Lehiaketaren XXV. edizioa (2016-2017)

ZER DA?

ESMEren Enpresa Ideiarik Onenaren Lehiaketa Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe, ikastola eta Lanbide Heziketako institutu guztietako ikasleei zuzendua dago kategoria bakarrean: Batxilergoa, DBH 4. maila eta Heziketa Zikloak (erdi eta goi mailakoak). 

XXIII edizioaren babesle ofizialak

XXIII edizioaren babesle ofizialak

Gure helburu nagusia lehiaketaren 25 edizioetan gazteen artean berrikuntza sustatzea izan da. Hori dela eta, lanak saritzeko orduan,  berrikuntza eta originaltasuna gehien baloratzen diren irizpideak dira, proiektuen bideragarritasuna ahaztu gabe.

Aipatu beharra dago, lehiaketa hau ez litzatekeela bideragarria izango gure babesleen laguntzarengatik ez balitz, izan ere, hauen ekarpenak oinarrizkoak dira lehiaketaren garapenerako. Babesle hauek gure inguruko enpresa eta instituzio garrantzitsuak dira, hala nola, Deustoko Unibertsitatea, Giant, Real Sociedad Fundazioa, Kutxa Kultur, Gureak, Elkargi, Adegi, Noticias de Gipuzkoa eta Salto.